2023ko martxoak 28

AUTOBABESARI BURUZKO PRESTAKUNTZA BASO-SUTEEN ARRISKUAREN AURREAN

Foto noticia

Baso-suteen arriskuei aurre egiteko autobabeseko prestakuntzari eta suteen kontrolari buruzko informazioa, baso-suteei buruzko lan-agendan jasoa, Herrizaingo Zuzendaritza Nagusiak aurkeztua.

Beran, Uharte Arakilen, Izaban, Beriainen, Ezkabarten, Galarren, Garesen, Orkoienen, Zabaltzan, Aiegin, Lodosan, Legardan, Zangozan, Murchanten, Ribaforadan eta Valtierran izango da.

Ekintza doakoa da parte-hartzaileentzat, eta Nafarroako udalerri guztietako pertsonei zuzenduta dago, baldin eta, biztanle-kopurua edozein dela ere, beren autobabeseko prestakuntza hobetu nahi badute baso-suteen kasuan eta/edo beren herrian sor daitezkeen laguntza taldeetako kide izan nahi badute.

30 orduko prestakuntza hori hainbat jardunalditan egingo da, erantsitako programan jasotzen denaren arabera. Iparraldean 13 ikastaro egingo dira, eta Erdialdean eta Erriberan 11, apirilaren 17tik azaroaren 16ra bitartean.

Ikastaro horietan izena emateko, honako helbide honetara jo beharko duzue: «business@greentechfactory.es». Helbide horretatik koordinatuko dira parte-hartzaileen kopurua, prestakuntza-ekintza egiten ez den herrian interesa duten pertsonak zein herritara esleituta dauden eta noiz emango diren.

Prestakuntza lan egiteko adinean dauden herritar guztiei zuzenduta dago (erretiratuak ez dira sartzen).

Kartel Informatiboa

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.