2021eko urriak 1

AKELARRE LUDOTEKA: INSKRIPZIOA

Foto noticia

Nori zuzendua: 4 urtetik aurrera (2017.urtean jaioak). 

Inskripzioa: 699 63 51 87 ri deituz , WhatsAppa bidaliz ala kultura@olazti.com e-maila bidaliz urriaren 11a baino lehen.

Olaztin erroldatukoek lehentasuna izango dute.

Eskaera kopurua saioko kopurua baino handiagoa izanez gero itxaron zerrenda osatuko da.

Saioak: 1 edo 2 saiotan izena eman daiteke. Plazen kopuruekin arazoak izanez gero eskatutako saioen kopurua murriztu ahalko da, neska-mutil guztiei Ludotekara joateko aukera emateko asmoz.

Matrikula: 34,00 €/haur (urritik-maiatzara). Familia bereko bi haur edo gehiago 56,00€ guztira. Diru kopuru hau Ludotekako bazkide izateagatik ordaintzen da.

Ordainketa: Azaroan, udaleko kontuetan ingresatuz. Kontzeptuan: “Haurraren izena eta Ludoteka”. Ordainagiria ludotekara eraman beharko da.

Tarifak ordaintzetik salbuetsirik egonen dira diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak; aldez aurretik eskari espresua egin baharko diote Udalari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak emandako txostena baliatuta.

ASTELEHENA ASTEAZKENA OSTEGUNA
1. TALDEA
2017. urtetik  2014.urtera
15:00-16:00
(12 plaza) Psikomozitritatea dantzan aplikatua
16:30-18:00
(12 plaza)
2. TALDEA
2013. urtetik eta aurreko urteak
16:30-18:00
(15 plaza)
16:00-17:00
(15 plaza)               Dantza modernoan hastapena

Ludotekako hasiera: Urriak 18, astelehena

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.