2024ko maiatzak 2

2024ko SANTA ANA: KARTEL LEHIAKETA

Foto noticia

1.- Lehiaketa honen helburua da 2024ko Santa Ana festak iragarriko dituen kartela aukeratzea.

2.- Lehiaketara aurkezten diren lanetan jorratutako gaiek lotura zuzena izango dute Olazriko festekin.

3.- Kartela A-3 formatuan aurkeztuko da, eta bertan testu hau agertu beharko da:

Santa Ana 2024. Olazti.

Uztailaren 25etik 28ra

Del 25 al 28 de julio

Irabazleek multimedia-teknikak erabiltzen badituzte, Udalak lanaren bertsio digitala eskatu ahal izango du, formatu handiko inprimatze-kalitatearekin.

4.- Hiru maila ezarri dira:

– 11 urte bitartekoak  (2013an eta ondorengo urteetan jaiotako pertsonak)

– 12 eta 14 urte bitartekoak (2012-2010 urte bitartean jaiotako haurrak, biak barne)

– 15 urtetik aurrerakoak (2009. urtean eta aurreko urteetan jaiotakoak).

5.- Materiala eta teknika libreak izango dira. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

6.- Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da, 14:00etan. Erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira.

2024 KARTEL LEHIAKETA OINARRIAK Santa Ana 2024

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.