2023 URTEKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2023 urteko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2023ko martxoaren 27tik maiatzaren 16ra bitartekoa izanen dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2023ko apirilaren 21ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.