2020KO UDAN EUSKARAZ

NORI ZUZENDUA:
* Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailatik (2015. urtea jaiotakoak) Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte, biak barne.
* D edo B ereduan ikasten dutenentzat.
* Beste hizkuntza-ereduetan ikasten duten haurrek ere parte hartu ahal izango dute kanpainan, baldin eta gutxienez eredu bereko zazpi haurreko taldea osatzen badute eta antzeko adina badute.
UDAN EUSKARAZ KANPAINAKO DATAK/ORDUTEGIA:
* Ekainaren 23tik uztailaren 17ra arte. 10:00etatik 13:00etara
IZEN-EMATEAK:
* Martxoaren 24tik apirilaren 3ra. 012 edo 948-012012 ren bidez. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara.
* Ordainketa: Lehentasunez 012 edo 948-012012 ren bidez edo udaleko kontuetan ingresatuz.
* Ordainketa inskripzioaren garaian egin behar da.Udaleko kontuetan ingresatuz gero, ordain agiriaren kopia udaletxeko buzoian utzi behar edo olazti@olazti.com postara bidali beharko da inskripzio garaian.
* Bajak: Matrikularen dirua soilik inskripzio-epearen barruan berreskuratu ahalko da, betiere Udalari edo 012ri jakinarazi ondoren.
* Kanpainan onartutakoek derrigorrezkoa dute hartan bi astez jarraian parte hartzea (asistentzia-kontrolak ezarriko dira). Gutxieneko epe horretan ekimenera joaten ez dena ez da onartuko hurrengo Udan Euskaraz kanpainan.
* Ordainketatik salbuetsita egongo dira egoera ekonomiko larrian dauden familiak, baldin eta Udalari aldez aurretik ez ordaintzeko eskaera egiten badiote eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako propio egindako txostena aurkezten badute.
* Prezioa: 35,00€ (pertsona bat), familia bereko 2 haur edo gehiago: 58,00€.
* Izena eman duten haur guztiak onartu ezin badira, onartutako lehentasun irizpideak jarraituko dira.
Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero deitu Udaletxera (948-562446) edo Ludotekara (699635187)