Kokapena

Olazti Nafarroako ipar-mendebaldean dago, Arabatik eta Gipuzkoatik oso gertu. Udalerria Arakil ibaiak -Burunda du izena lehenbiziko tartean- gurutzatzen du mendebaldetik ekialdera. Ibaiak sakangunea sortu du denboran zehar, Urbasa mendia utzita hegoaldean eta Altzania eta Otzaurte mendiak iparraldean.

Olaztiko herrigunea itsas-mailatik 547 metrora dago. Udalerriak iparraldean eta ekialdean Altsasurekin egiten du muga, hegoaldean Urbasa mendiarekin eta mendebaldean Ziordiarekin.

Komunikabide-gune garrantzitsu batean dago, bertan elkartzen baitira Gasteiz, Iruña eta Donostia lotzen dituzten autobia eta trenbideak. Herrigunetik ateratzen da Urbasa gurutzatuz herritik Lizarraraino doan eskualdeko errepidea.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.