OLAZTIKO IHOTEEN ELKARTEA
Antolakunde eta elkarte kulturalak
Olaztiko Ihoteen Elkartea 2018ko uztailean sortu zen, eta Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, Helburu nagusia Olaztiko ihoteak antolatzea da: Ihoteen eta maskaraden arteko truke kulturalak antolatzea, desfilea, herri bazkaria, etab.
- Ihoteak antolatzen dituzten boluntarioen lana balioestea eta prestigio kultural eta soziala areagotzea.
- Beste herri edo toki batzuetako inauterien arteko harremana, lankidetza eta trukea bultzatzea.
- Ihoteei eta beren garapenari, hedapenari eta gozamenari mesede egingo dieten jarduerak eta ekimenak sustatzea eta babestea.
