Industrialdea

Arkinorrutiko industrialdea udalerriaren mendebaldean dago, Olazti eta Ziordia lotzen dituen errepidearen ondoan eta oso sarbide onak ditu A-1 Madril-Irun autobiatik.

Industrialdea Nafarroako Gobernuaren Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatu zuen joan zen mendeko 90eko hamarkadaren hasieran. Sektoreak 75.110 metro koadro hartzen ditu eta horietatik %61 partzelak dira, %4,87 ekipamenduak eta gainerakoak barneko bide sareak, aparkalekuek eta berdeguneek okupatzen dute. Industrialdea lehendik zeuden enpresa batzuen artean eraiki zen. Honela, industrialde osoak 125.000 metro koadro baino gehiago hartzen ditu.

Arkinorrutin herriko hainbat industria biltzen dira. Beste zenbait, berriz, herrigunearen ondoan daude kokatuta.
Industrialdearen ikuspegia

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.