Industria

Jadanik desagerturik dagoen Etxabarri familiaren zuraren industria eta Cementos Portland lantegia ezinbestekoak izan ziren Olaztiko jarduera industrialaren hasieran.

Herriaren kokapen ezin hobeak, Madril-Irun komunikazio ardatzean errepidez zein trenbidez, berebiziko garrantzia izan du Olaztiko hirigintza eta industria garapenean, bai eta azpiegituren garapenean ere.

Esan daiteke industria-sektorea dela herriko sektorerik garrantzitsuena. Izan ere, 2001eko zentsuaren arabera, lanean dauden herritarren erdiek baino gehiagok industria-sektorean egiten dute lan. Hauek dira azpisektorerik nabarmenenak: meatzaritza, eraikuntzako materialak eta metalurgia. Industria arlo desberdinetako afiliatuen kopurua aztertuz gero, honakoa ondorioztatzen da: %80 baino gehiagok manufaktura-industrietan lan egiten dute, %16k eraikuntzan eta %3ak erauzteko industrietan.

Enpresen kopurua 2009. urtean (industria jardueraren arabera):

  • Lehengaien erauzketa: 2.
  • Zementuaren ekoizpena eta eraldaketa: 3.
  • Metalurgia: 8.
  • Eraikuntza: 3.
  • Elikagaien eraldaketa: 2.
  • Zuraren eraldaketa: 3.
  • Automozioa: 4.
  • Iturgintza: 2.
  • Muntaketa elektrikoak: 1.

Produkzio bolumenarengatik eta bertan lan egiten dutenen kopuruarengatik bi enpresa nabarmentzen dira: batetik, Cementos Portland Valderrivas, enpresa liderra zementugintzan eta, bestetik, Apoyos Metálicos, haize errotetarako dorreak egiten dituena.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.