2024ko azaroak 8

AKELARRE LUDOTEKA: INSKRIPZIOA

Foto noticia

1.- Baldintzak:

  • Gutxieneko adina: 4 urtetik (2020an jaiotakoak) 12urte arte.
  • Betekizunak: Autonomia esfinterren kontrolean, autonomia falta hori justifikatzen duten dibertsitate funtzionala duten haurrentzat izan ezik.
  • Lehentasuna izango dute Olaztin erroldatutako haurrek eta dibortziatutako gurasoen edo antzeko egoeren adingabeek, baldin eta adingabea Olaztiko Udal Erroldan agertzen ez bada legezko zaintza dela-eta, baina bai legezko tutore bat.

2.- Antolaketa

  Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna
Laguntza eskolarra 16:00-17:00   16:00-17:00 16:00-17:00
Ludoteka 17:00-19:00 17:00-19:00   17:00-19:00

Ludo txiki

0-3 urte

   

17:00-19:00

 

 

* Laguntza eskolarra: 4 urtetik aurrera (2020an jaioak). Neska-mutilei beraien ikaskuntza-prozesuan laguntzeko asmoz, tarte horretan hizkuntza landuz, etxekolanak eginez… arituko gara.Haur kopurua gehiegizkoa izanez gero 3 egun izan beharrean  txandak egingo lirateke denei aukera eman ahal izateko.

* Ludoteka: 4 urtetik aurrera (2020an jaioak). Jolastu, ipuinak kontatu, eskulanak, mozorroak… Haur kopurua gehiegizkoa izanez gero 3 egun izan beharrean txandak egingo dira denei aukera eman ahal izateko.

* Ludo txiki (0-3 urte): txikienei aukera emanez ludoteka txiki martxan jartzen da. Txikitxoek heldu batekin joan beharko dute eta beraien ardura izango da.

3.- Inskripzioa:

  • Izena eman: azaroaren11tik aurrera ludotekan bertan 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera.
  • Ludotekan inskripzio orria bete eta ordainketa egin beharko da.
  • Inskripzioak urte osoan zehar onartuko dira, baldin eta plaza libreak badaude, eta ordainketaren zenbatekoa berbera izango da, inskripzio-data edozein izanda ere.

4.- Ordainketa:

  • 5 €, bi anai-arreba edo gehiago 8 €
  • Tarifa ordaintzetik salbuetsita egongo dira, Udalari aldez aurretik hala eskatuta, beren prekarietate ekonomikoa egiaztatzen duten pertsonak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako emandako txostenaren bidez.
  • Behin jarduera hasita, ez da dirurik itzuliko.

5- Irekiera: azaroak 13

 

 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.