2024ko maiatzak 17

UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2024

Foto noticia

Olaztiko Alkateak 2024rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu.

Hauek dira beteko diren lanpostuak:

– 3 atezain/garbitzaile

  • Baldintzak:
    • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea.
      B2 euskararen ahozko ezagutza egiaztatzea edo, hala badagokio, egiten den proba gainditzea.

– 2 sorosle

  • Baldintzak
    • Nafarroako Gobernuak eskatutako sorospeneko titulazioa
    • Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea.
    • B2 euskararen ahozko ezagutza egiaztatzea edo, hala badagokio, egiten den proba gainditzea

Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik.

Eginkizunak, ordutegia eta soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

Interesdunek enplegu-eskatzaile izan beharko dute, eta deialdian ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dituzte eskabideak, lan-bizitzarekin eta alegatutako merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioarekin batera, Altsasuko Enplegu Bulegoan:

-Atezainak/garbitzaileak: 2024ko maiatzaren 31 baino lehen, ostirala, 14:00etan.

-Sorosleak: ekainaren 12a baino lehen, asteazkena, 14:00etan

 

Hautagaiek ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo bestela, egingo den proba gainditu.

2024ko igerilekuetako atezain-garbitzaile  deialdiaren oinarriak

Atezain-garbitzaile lanposturako eskaera

Sorosle deialdiaren oinarriak

Sorosle lanposturako eskaera

 

 

 

 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.