2023ko abuztuak 16
ALERTA LARANJA, BEROAGATIK, ABUZTUAREN 14, 15 ETA 16RAKO

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak alerta naranja baten berri ematen du abuztuaren 14, 15 eta 16rako, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emana, eta, aldi berean, ondorengo gomendioak ematen dira:
- Ez atera berorik handieneko orduetan eta ez egin ahalegin fisikorik (erosketak, garbiketa, jarduera fisikoa…)
- Edan ur gehiago, maizago, eta egin otordu arinak.
- Ahal dela ez edan kafeina, alkohola edo azukrea duen edaririk.
- Busti edo dutxatu ur freskoarekin, erabili haizagailua eta joan fresko dauden tokietara.
- Erabili arropa arina, eguzkitako krema, eguzkitako betaurrekoak eta txanoa.
- Ez utzi inor, ez eta animaliarik ere, ibilgailu barruan.
- Zaindu bereziki adinekoak, haurrak, haurdun daudenak edo eritasun kronikoren bat duenak.
- Kontsultatu osasun zerbitzuetan sukar handia izanez gero, edo nahasmendua, edo kordea galdu baduzu.