2021eko urriak 6

OILAR BAT DAGO ZURE TEILATU GAINEAN

Foto noticia

Urriak 17, igandearekin, 17:00etan.

Sarrerak:Aldez aurretik: 3€ , Lehiatilan: 3,50€.

Familiei zuzendutako ikuskizuna, 4 urtetik gora. 45′

Antzerkia + hiri bat + txotxongiloak + marrazkiak + oilar bat.

Oilar bat hiri bateko eraikuntza bateko teilatu batean aurkitzen da harrapatuta. Beheko bizilagunak, behiaren marruaren antza duen kukurrukua nork egiten duen jakin-minaz, haren kukurrukuaren jatorriaz galdetzen dio. Jarraian istorioa hasiko da eta behi pinpirinez betetako baserri bat, oilo erruleen eguneroko bizitza ezagutuko ditugu eta baita Laia behi arruntarena ere…

Umore eta bertsoen bitartez istorio hau makaltzen joango gara eta ezagutuko ditugu hiri bat, zezen maitemindu bat eta teilatu baten gainean dagoen oilar nahigabetu bat, hiritik ateratzen lagundu eta bere etxera gidatuko duen norbaiten zain dagoena.

Hiria, Pedro Mañas-en poetaren olerkietan oinarrituta dago.

OILAR BAT DAGO ZURE TEILATU GAINEAN diziplina anitzeko ikuskizun bat da, antzerkia, txotxongiloak, arte plastikoa eta teknologia berriak uztartzen dituena.

Hiru oihalen gainean benetako pertsonaiak marrazki bizidunetako pertsonaiekin batera arituko dira, publiko guztiarentzako joko eszeniko zirraragarria sortuz.

Ikusi

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.