2020eko martxoak 18

2020KO UDAN EUSKARAZ

Foto noticia

NORI ZUZENDUA:

* Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailatik (2015. urtea jaiotakoak) Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte, biak barne.

* D edo B ereduan ikasten dutenentzat.

* Beste hizkuntza-ereduetan ikasten duten haurrek ere parte hartu ahal izango dute kanpainan, baldin eta gutxienez eredu bereko zazpi haurreko taldea osatzen badute eta antzeko adina badute.

UDAN EUSKARAZ KANPAINAKO DATAK/ORDUTEGIA:

* Ekainaren 23tik uztailaren 17ra arte. 10:00etatik 13:00etara

IZEN-EMATEAK:

* Martxoaren 24tik apirilaren 3ra. 012  edo 948-012012 ren bidez. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara.

* Ordainketa: Lehentasunez 012  edo 948-012012 ren bidez edo udaleko kontuetan ingresatuz.

* Ordainketa inskripzioaren garaian egin behar da.Udaleko kontuetan ingresatuz gero, ordain agiriaren kopia udaletxeko buzoian utzi behar  edo olazti@olazti.com postara bidali beharko da inskripzio garaian.

* Bajak: Matrikularen dirua soilik inskripzio-epearen barruan berreskuratu ahalko da, betiere Udalari edo 012ri jakinarazi ondoren.

* Kanpainan onartutakoek derrigorrezkoa dute hartan bi astez jarraian parte hartzea (asistentzia-kontrolak ezarriko dira). Gutxieneko epe horretan ekimenera joaten ez dena ez da onartuko hurrengo Udan Euskaraz kanpainan.

* Ordainketatik salbuetsita egongo dira egoera ekonomiko larrian dauden familiak, baldin eta Udalari  aldez aurretik ez ordaintzeko eskaera egiten badiote eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako propio egindako txostena aurkezten badute.

* Prezioa: 35,00€ (pertsona bat), familia bereko 2 haur  edo gehiago: 58,00€.

* Izena eman duten haur guztiak onartu ezin badira, onartutako lehentasun irizpideak  jarraituko dira.

Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero deitu Udaletxera (948-562446) edo  Ludotekara (699635187)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.