2018ko azaroak 23
2018 URTEKO JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko JEZaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 23tik 2019ko urtarrilaren 10era bitartekoa izanen dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko abenduaren 11n kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.