2018ko azaroak 12

2018 URTEKO LURRAREN KONTRIBUZIOA

Foto noticia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko Kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2018ko azaroaren 9tik abenduaren 31ra bitartekoa izanen dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 948 012 012 Info-localera deituz edo web atari honen egoitza elektronikoaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2018ko azaroaren 21ean kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.