Negua
Olaztiko ihoteak aurkeztuko dizkizuegu. Ihoteak debekaturik egon ziren eta 1992an berreskuratu genituen. Edozein Olaztiarrak edo gure herriarekin harremana duen edonork parte har dezake ihoteetan. Are gehiago, badira haurrak txiki-txikitatik janzten direnak eta harro-harro daudenak ikuskizun hauetan parte hartzeagatik.
Noiz ospatzen ditugu ihoteak?
Hausterre egunaren aurreko larunbatean ospatzen ditugu, beraz, data mugikorra da. Baina hor ez da dena bukatzen, Olaztiko gazteek, oso aktiboak eta konprometituak direlako, Hausterre egunaren aurreko ostiralean, antzeslan bat egiten dute: “Mari Arrokaren ongietorria”
Egunik handiena larunbata da. Eguerdian, arratsaldeko desfilearen aurretik, herri bazkaria izaten dugu frontoian eta denak joaten gara motorrak berotzera, bertara gonbidatutako ihauterien jendeak ere laguntzen gaitu. Hau eguneko momenturik garrantzitsuenetariko bat da. Ondoren, denak jantzi eta gero, Gaztetxeruntz abiatuko gara desfilean parte hartzeko. Aurten NESKAren eskulturatik hasiko da ihotea.
Ez dugu ahaztu behar La Cigarra txarangak, bai bazkarian, bai desfilean jotzen duela eta giro alaia eta umoretsua sortuz.
Hauexek dira gure pertsonaiak:
Segizioan doazen lehenak dira: apaiza, alkatea, alkatesa, medikua, botikarioa, alguazila, auntzaia eta basozainak dira.
Orain mende bat, Udalak nekazariek eta abeltzainek emandako zereala saldu ondoren, medikuari, auntzainei eta basozainei ordaintzen zien egindako lana.
ZAMARRAUNDIAK
Pertsonai antropomorfiko hauek bi ardilarru daramatzate, bat aurretik eta bestea bizkarretik burua estaliz, gainean ipurukoa daramate eta aurpegia zapi zuri batez gordetzen dute. Ardilarruen azpian gonak janzten dituzte (batzuetan jasotzen dituzte jendea ikaratzeko). Noski, farak ere daramatzate gerritik zintzilik, izpiritu gaiztoak uxatzeko.
Zamarroek lurrez betetako gurdi bat daramate bultzaka, jantzi gabeko jendeari botatzen diote lurra, baita lurrera ere Mari Arrokari eskertzeko ematen dizkien uztak eta aziendarako belardi onak.
ZAMARTXIKIAK
Zamartxikiak gehien mugitzen eta korri egiten dutenak dira. Aurpegia beltza edo zapi batez estalita daramate. Bizkarrean ardilarru bat eta farak janzten dituzte. Farek sortzen duten soinu metalikoak arriskutsuak diren animaliak eta izpiritu gaiztoak uxatzen dituzte. Aldi berean udaberriari deitzen diote etor dadin eta olaztiarrok babesten gaitu.
NESKAK
Gero eta Neska gehiago ateratzen dira ihoteetan, oso bitxia da nola janzten diren:
Bizkarrean ohegaineko bat tolestuta daramate, bi kapa jantziko balituzte bezala, bat luzea eta bestea motzagoa. Buruan saski bat daramate, bere garaian elizara argizerak eramateko zerabilten saski sakratua, koloretako zintez apaintzen dutena buruan jartzeko. Aurpegia ere zapi zuri batez estalita daramate, eta eskuan erratza, jendea izutzeko
MARI ARROKA
Euskal Mitologian Mari da jainkosa, Euskal Herrian zehar tokian tokiko izenak hartzen ditu, eta Olaztin Mari Arroka dugu. Kondairak honela kontatzen du:
Mari Arroka amarekin bizi zen Aizkorrin eta udaberriko egun batez kobazulo aurrean jolasten ari zela amak deitzen zion eta kasurik egiten ez zionez errieta egin zion. Mari Arroka ere osotara haserretu eta jauzi bat eginez, handik atera zen su eta gar igitai baten gainean. Aizkorritik Urbasara joan zen hegaka. XX. Mendearen hasieran Olaztin zerrategi handi bat zegoen eta gizonek lan egiten zuten enborrak Urbasatik jaisten idi-gurdian edo zaldiz. Haiek askotan ikusi zuten Mari Arroka hegaka mendi batetik bestera.
Los carnavales urbanos de Olazti se celebran el sábado siguiente al miércoles de ceniza, una semana después del Carnaval Rural.
En estos carnavales los y las olaztiarras se visten con los disfraces más universales. Se realiza un recorrido por las calles del pueblo y hay un concurso de carrozas, cuyo objetivo es que las personas adultas tomen parte y derrochen imaginación para realizar carrozas y cachivaches formando un desfile lleno de colorido donde predomina el buen humor y la diversión.
En 2025 había de todo, desde seres de otras galaxias con una nave espacial sobre ruedas a pitonisas que leían la mano para adivinar el futuro, fichas de dominó vivientes, un carrusel colorido que, incluso, vendían los tickets, y un largo etcétera, cada cual más bonito. Después del colorido desfile se va al frontón a la comida popular, donde no falta el buen ambiente y sigue la fiesta toda la tarde.
Cuando termina el desfile, todos-as van al frontón a dar parte de la buena comida popular, contagiando sus risas y sus ganas de pasarlo bien.
Por la tarde sigue la juerga, pues es entonces cuando reparten los premios.
Urtarrilaren 20an San Sebastian auzoak festa txiki bat antolatzen du bere zaindariaren ohoretan. Izen bereko baselizan ofizioak ospatzen dira goizez eta arratsaldez eta auzokideek hamaiketakoa eta txokolatea eskaintzen diete bertaratutakoei.

Santa Ageda otsailaren 5ean ospatzen da eta festa handia da olaztiarrentzat, bereziki urtean 19 urte betetzen dituztenentzat. Bost egunez kintoak festako protagonistak izaten dira. Herriko auzokideek eta enpresek emandako dirua biltzen dute egun horiek ospatzeko. Festan ezinbestekoak dira txaranga, suziriak eta ardo zahatoa. Bai eta bazkari eta afari oparoak ere. Larunbatean, 19 urteko kintoez gain, gainerako kintoek ere ospatzen dute Santa Ageda eta oso giro berezia sortzen da herrian, beste festa batzuetan sortzen ez dena.
Duela hainbat urte, soldaduska egitera zihoazen gazteek baino ez zuten ospatzen kintoen festa. Ohitura hau duela hainbat urte aldatu zen eta gaur egun neskek eta mutilek batera ospatzen dute festa hau, berdintasunean.
Kintoen jantziei dagokienez, Santa Ageda ospatzen duten gazteek euskal jantzi tradizionala eramaten dute. Mutilek galtza urdin, alkandora zuria eta brusa beltzaren gainetik bizkarrean lotzen diren zapi koloretsuak janzten dituzte. Antza denez, antzina, soldaduska Afrikan egiten zutenek zapiak ekartzen zituzten handik hurrengo urteko kintoek janzteko. Kintoen beste elementu garrantzitsu bat makila da, koloretako zintekin eta brodatuekin apaindua. Neskek ere euskal jantzia eramaten dute eta kaikua, artilezko jaka urdina marrazki gorriekin.






