KONTRATAZIOA SOROSLE GARBITZAILEA–EPEA LUZATURIK BIGARRENEZ
Olazti/Olazagutiako Alkateak 2018rako udal igerilekuetan aritzeko sorosle garbitzaile bat kontratatzeko epea luzatu du.
Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek sorosle-garbitzailerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik. (sorosle titulua, desfibrilatzaile erabiltzailea, ohozko euskara B2)
Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da, asteartea, 14:00etan. Eskaera, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dutelarik.
Hautagaiek ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo, bestela, ekainaren 21ean, osteguna, egingo den proba gainditu, Olaztiko Kultur Etxean, goizeko 9:00etan.
Aukeraketa hautagaien kurrikuluma baloratuz eginen da.
Kontratua hiru hilabete ingururako sinatuko da eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko da, lanaldia egun osoko izanen delarik , soldata ere deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.