UDAL PILOTALEKUA
PILOTALEKUA ERABILTZEKO ARAUDIA
Erabiltzeko ordutegia: 8:00etatik 24:00etara.
Giltzak eskuratzeko tokiak: udaletxean eta Aixeleku tabernan.
Giltzak udaletxean hartuz gero, 24 orduko epean bueltatu beharko dira. Aixeleku tabernan hartuz gero, ordea, giltza pilotalekua erabili baino lehen hartu beharko da eta bukatzean itzuli.
Erreserbak:
Pilotalekua erabiltzeko garaian hauek izango dira lehentasunak:
1.-Udal honek sustatutako jarduerak (pilota eskolak, txapelketak etab.)
2.-Udaletxean egindako erreserbak
Tarifak:
Giltzak eskatzeagatik:
ERROLDATUAK: doan
ERROLDATU GABEAK: 7 euro orduko
Argia izateko fitxak:
ERROLDATUAK: euro 1 orduko
ERROLDATU GABEAK: 5 euro orduko
Eskatzailea arduratuko da giltzaz eta instalakuntzaren erabileraz.
Adin txikikoek pertsona heldu batek lagunduta erabili ahal izango dute.
Helbidea: Kale Nagusia 34 p.k. 31809 Olazti (NAFARROA)
Telefonoa: 948 56 24 46