SEKUOIAK

Olatzagutia - Leku interesgarriak

Kaliforniako sekuoia edo sekuoia gorria bezala ezagutzen da zuhaitz eder hau. . Oso zuhaitz luzea da, eta koniferorik altuena, 115,61 metroko altuera izatera iritsi daiteke (sustraiak kontuan hartu gabe) eta 7,9 metroko diametroa dute oinarrian.

Sekuoia gorri zaharrenak 3200 urte inguru ditu. Egur gorriko hiru zuhaitz-espezieetako bat da. Garai batean, eraikuntzan erabiltzen zen, eta ebanisterian erabiltzen da, kalitate handikoa delako eta kolore deigarria duelako.

Sekuoia 1843an sartu zen Europan, eta gaur egun oso ezaguna da Europako parkeetan, apaindura-balio handia baitu.

Olaztin, XX. mendearen lehen erdian landatutako hainbat sekuoiaz goza dezakegu, garai hartan Etxabarritarren lorategia zen horretan.
Gure sekuoiek itxura ikusgarria dute, bai oinen neurriengatik, metrotik gorako diametroekin, bai 30 metro inguruko altuerengatik.

Zuraren kolorea ere ikusgarria da, marroi gorrixka-argi batetik marroi gorrixka ilun batera aldatzen den kolorea baitu. Tximista batek jo zuen sekuoia baten enborrean, eskoletako frontoi aurrean zegoena, 2024an NESKAren eskultura zizelkatu zen (ihoteetako pertsonaietako bat), eta bertan Sekuoiaren tonu gorrixka preziatuak ikus daitezke.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.