SAN SEBASTIAN ERMITA

Baseliza hau izen bereko auzoan dago, Urbasako errepidearen ondoan. Eraikinak bost ataleko habearte handi bat du. Kanpoko hormetako kantoiak harlanduzko kateekin luzituta daude. Belengo Ama Birjinaren tailua gailentzen da baselizako barnealdean. Tailua gotikoa da, XV. mendearen lehen herenekoa. Eredu germaniarrei jarraikiz egina dago edo, baliteke jatorri alemaniarra izatea.

Halaber, San Antonen eskultura bat dago bertan, polikromatu gabea eta oinetan basurdea, makila, liburua eta kanpaia dituena. Baselizaren titularra, San Sebastian, modernoa da.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.