2020eko uztailak 17

ZAINDU ZAITEZ, ZAINDU GAITZAZU-NORMALTASUN BERRIA-MASKARAREN DERRIGORREZKOTASUNA

Uztailaren 17tik aurrera derrigorrezkoa izango da maskararen erabilpena Nafarroa osoan, 12 urte baino gehiagoko pertsonentzat, nahiz eta 1,5 mtako segurtasun tartea bermatu, ondorengo egoeretan:

-Bide publikoetan eta aire zabaleko eremutan.

-Erabilera publikoko eremu itxietan edo jendearentzat zabalik daudenetan baldin eta eremu bereanbeste pertsona batzuekin elkartzeko aukera badago.

-Garraiobide publiko edo pribatu mota guztietan, salbu eta barruan doazen guztiak etxe berean bizi baldin badira.

SALBUESPENAK:

-Edariak eta elikagaiak kontsumitzen bitartean edo maskara erabiltzearekin bateraezinak diren jardueretan.

-Kirol jarduerak egiten diren bitartean, betiere ere pertsonen arteko segurtasun tartea bermatzen ahal baldin bada. Kirol instalazioa edo zentroetako gune komun batetik bestera ibiltzen maskara erabili beharko da.

-Bainu hartzen den bitartean igerilekuetan edo bainurako gaitutako beste toki batzuetan, edo eguzkitan etzanda egoten den bitartean, baldin eta segurtasun tartea gordetzen baldin bada.

-Biziguneetatik kanpo egiten diren natura jarduerak (mendi-ibiliak, eskalada, mendi -igoerak, txirrindularita eta antzekoak), segurtasun tartea bermatuz.

-Lan toki publiko eta pribatuetan, betiere langileen artean segurtasun tartea bermatu ahal baldin bada. Jendaurrean zabalik dauden lantokietan ez da aplikatuko salbuespena.

-Arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonak, maskararen erabilpenak larriagotu ahal baldin baditu.

-Autonomia ez duten menpekotasuna egoeran dauden pertsonak edo ezgaitasunean daudenak.

triptikoa

maskara erabileraren ohiko galderak eta zalantzak

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.