UDAN EUSKARAZ: ARAUAK

1- Covid-19a dela eta:
1.1- Haurrek parte hartzeko ekainaren 29a baino lehen gurasoek sinatu eta koordinatzaileari helarazi beharko diote BAIMEN INFORMATUA ONARTZEKO DOKUMENTUA. (udaletxeko buzoian utziz, whatsappen bidez ala kultura@olazti.com bidaliz).
1.2- Heldu batekin joaten diren haurrak: pertsona heldu horrek monitoreari haurraren osasun egoera jakinarazi beharko dio egunero.
1.3- Bakarrik joaten diren neska-mutilak: zerbait gertatuz gero guraso edo/ta tutoreek koordinatzailerai jakinaraziko diote detituz edo/ta whatsappen bidez.
1.4- Neska-mutilak kanpainera joan ezean, koordinatzaileari jakinaraziko diote arrazoia emanez.
1.5- Haurrek, 6 urtetik behera eta behar bereziak ez dituztenak salbu, egunero maskarila garbia eraman beharko dute, monitorrek noiz kendu esango diete.
1.6- Jardueran parte hartzen ari den pertsonaren batek COVID-19rekin lotutako sintomatologia badu, ez da jarduerara joango eta koordinatzailearekin harremanetan jarriko da.
1.7- Eskolako patiora joango da, eta segurtasun-distantzia errespetatuko da. Parte-hartzaile bakoitza adierazten zaion patioko tokira joango da.
1.8- Parte-hartzaile bakoitzak bere maskara ekarriko du
1.9- Neurri higienikoak eta urruntze sozialekoak borondatez eta behin eta berriz betetzen ez dituena jardueratik kanporatuko da bi egunez. Behin eta berriz errepikatuz gero, kanpaina osorako kanporatuko da.
1.10- Eskolako patioan haurrei laguntzen dieten pertsona helduek segurtasun-distantzia mantenduko dute, eta ezin badute egin, maskara jarrita eduki beharko dute.
2- Goizeko 10:00etatik 13:00etara neska-mutilak begiraleen ardurapean daude. Beraz, neska-mutilak laguntzen dituzten pertsona helduak ez dira 10:00etatik aurrera Eskolako parkean geltituko
3- Neska-mutilen bila etortzeko ordua ordu bata da. Puntual etorri, ez lehenago ez beranduago.
4- Norbaitek 10:00ak baino beranduago edo/ta ordu bata baino lehenago joan behar izanez gero, taldeko begiraleari jakinarazi beharko die.
5- Neska-mutilez arduratzen diren pertsona helduek zeintzuk diren bere kabuz ibiltzen diren neska-mutilak, begiraleei esan beharko diete.
6- Norbaitek ospa eginez gero, neurriak hartuko dira.
7- Gauza, leku eta elkarrekiko errespetua mantenduko da.
8- Estutxea ekarri beharko dute honekin: arkatza, goma, txorrskiloa, pinturak, errotuladoreak, barra-kola eta guraizeak. Estutxea eskolan utziko da Udan Euskaraz amaitu arte.
9- Gomendatzen da eramatea: bisera, hamaiketako, ura (ez dira inorekin konpartituko), eguzkirako krema emanda, arropa eta oinetako erosoak2020 arauak