2022ko abuztuak 8
UDAL MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA BEREZIA ZABALIK, 2022-2023 IKASTURTEA

Olaztiko Udal Musika Eskolan izena emateko epe berezia irekiko da abuztuaren 22tik irailaren 2ra arte.
Honakoa da eskaintza: Musika eta Mugimendua (5 urtetik aurrera) eta Hizkuntza Musikala.
Hauek dira instrumentuak: Soinua, Trikitrixa, Bateria, Pianoa, Gitarra, Baxua, Gitarra elektrikoa,Saxofoia, Klarinetea, Zeharkako Txirula eta Tronpeta-Tronboia.
Matrikula bete ondoren, emailez olazti@olazti.com helbidera bidali daiteke edo Udaletxean jendaurreko ordutegian (10:00-14:00)
MATRIKULA INPRIMAKIA 2022-2023