2022ko uztailak 19
HERRITAR PARTEHARTZE-PLANA
Olazti/Olazagutiako 6 poligonoaren 557 eta 558 partzeletarako (Goienkale 1 eta 3) aurkeztutako proposamena, Hiri Lurrei dagozkion hirigintza xehetasunen edozein motatako aldaketak ezarritako betebeharrekin izapidetu beharko da, hau da, Hirigintza Jarduketa Plan Berezi baten bitartez hain zuzen.
Prozedura honek gizarte eragileekin partehartze prozesua ezartzen du. Horretarako heldu den asteazkenean, uztailaren 27an, goizeko 12:00etan bilera informatiboa izanen da Olazti/Olazagutiako Udaletxean, non ikututako gizarte eragile guztiak konbidatuak izan diren.
Parte-hartze plana ikusgai egonen da Udal bulegoetan abuztuaren 29ra arte.
Proposamenak helarazteko maila honako hau izanen da: olazti@olazti.com