BEHIN BETIKO EMAITZAK-2021eko UDAN EUSKARAZ KANPAINARAKO BEGIRALEAK KONTRATATZEKO ETA LAN POLTSA SORTZEKO DEIALDIA
Onartutakoen behin betiko zerrenda eta euskara probaren iragarpena
Euskara proba ekainaren 17an, osteguna, goizeko 9:00etan, Olazti/Olazagutiako Kultur Etxean.
Onartutakoen behin behineko zerrenda
UDAN EUSKARAZ kanpainan begirale lanetan aritu nahi duenak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun dituen bulegoetan aurkeztu beharko duela eskabidea. Hona bete beharreko baldintzak:
• 18 urte baino gehiago izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
• Aisialdiko Begirale Titulua izatea.
• Langabezian egotea.
• C1 mailako (ahozkoa) euskara ezagutza egiaztatzea, eta titulurik eduki ezean, proba bat gainditu beharko da.
• Curriculum vitaea eta bizitza profesionala, bertan aipatutako eskarmendua eta formakuntza egiaztatzeko, baita beraien egiaztagiriak ere.
Eskabideak aurkezteko epea EKAINAREN 7an amaituko da, 14:00etan, Altsasuko Enplegu Zerbitzuko bulegoetan.