2020eko ekainak 12

BEHIN BEHINEKO EMAITZAK-KONTRATAZIOA, UDAL IGERILEKUETAKO LANGILEAK 2020

Foto noticia

Iragarkia behin betiko emaitzekin

Iragarkia, Olazti/Olazagutiako Udalak 2 sorosle-garbitzailea eta 4 atezain-garbitzaile kontratatzeko egindako forgen behin behineko emaitzekin.

Olazti/Olazagutiako Alkateak 2020rako udal igerilekuetan aritzeko behar diren langileak kontratatzeko oinarriak onartu ditu, eta bide batez ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko.

Hauek dira beteko diren lanpostuak:

– 2 sorosle/garbitzaile,

– 4 atezain/garbitzaile

 

Kontratuak hiru hilabete ingururako sinatuko dira eta lan edo zerbitzu jakin baterako kontratu tenporalean jasoko dira, lanaldia egun osoko izanen delarik.

Eginkizunak, ordutegia eta soldata deialdiaren oinarrietan ezarritakoa izanen da.

Dagoeneko Nafarroako Lan Sarean hautagaien zerrenda osatzeko eskatu du, lan eskatzaileak izanda, hautagaiek lanpostu bakoitzerako eskatu diren baldintzak bete beharko dituztelarik.

Altsasuko Lan Bulegoan izena emateko epea ekainaren 19an bukatuko da, ostirala, 14:00etan. Eskaera, baldintzetan ezarritako eredu ofizialean aurkeztu beharko dena, bizitza laborala eta aipatuko dituen merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dutelarik.

Hautagaiek ezarri den euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, edo bestela, egingo den proba gainditu.

Proba teorikoak, test modukoa izango direnak, berriz, ekainaren 22an, astelehena, eguerdiko 13:00etan Olazti/Olazagutiako Kultur Etxean.

Probak gainditzen dutenenekin lan poltsa bat osatuko da, balizko bajak eta hutsegiteak betetzeko.

2020ko igerilekuetako langilegoa aukeratzeko deialdiaren oinarriak

izena emateko eskaera ofiziala

 

 

 

 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.