2018ko urtarrilak 29
ABELTZAINENTZAKO ABISUA
38. artikuluaren Udal Ordenantzaren arabera, honakoa JAKINARAZTEN DA:
Bazkatzeko sasoiak, azienda mota eta haien kopurua finkatzeko, Olaztiko Udalak irizpide hauek ezarri ditu: “Aziendak urtarrilaren 20tik martxoaren 31a arte aterako dira menditik. Behor azienda salbuespena izanen da, larratzen utziko baitzaio sastrakak garbitutako aldean, hau da, Arkinozulo-Azkonetan (ahuntzendako behinolako itxidura)”.