2021eko urtarrilak 25

2021eko SANTA AGEDA ETA IHAUTERIAK BERTAN BEHERA

Foto noticia

Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera ikusita, argi dago urteko lehen hilabeteak ez direla iazkoak bezalakoak izango.

Horregatik, Olaztiko Udaletik jakinarazi nahi dizuegu San Sebastian, Santa Ageda eta Inauteriak ez direla ospatuko.

Ulertzen dugu egoera zaila izaten ari dela, pandemia honek lehenaldia eta geroaldia markatu baititu gure bizitzetan. Hemendik gogoratu nahi ditugu pandemia honen erruz gure ondoan ez dauden pertsona guztiak.

Espero dugu egoera hau ahalik eta azkarren gainditzea eta hain normaltasun desiratura itzultzea, nahiz eta horretarako oraindik ahalegin txiki bat geratzen zaigun. Ziur hau guztia gertatzen denean gure herriko kaleak beteko ditugula, lehen bezala gozatzeko.

ANIMO eta ZAINDU!

 

 

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.