Uda

Olaztik Santa Ana zaindariaren ohoretan ospatzen ditu herriko jaiak. Festak uztailaren 25ean hasten dira, Santa Ana egunaren bezperan. Azken urteetan, kultura etxetik bota da festei hasiera ematen dien txupinazoa.

Kultura eta festetako batzordeak jarduera eta ikuskizun ugari antolatzen ditu. Dantzaldiak, txarangak, pilota partidak, antzerkia, gazteendako jarduerak etab. ohikoak dira Olaztiko festetan. Horietaz gain, ez dira falta hamaiketakoak, herri bazkariak, gazta eta zilarrezko katiluetan banatzen den ardoa.

 

Herri askotan bezala Olaztin ere suak pizten dira San Joan bezperan. Horretaz gain, erromerian joaten da jendea Batuekoko iturrira ekainaren 24tik gertuen dagoen larunbatean. Herritarrak, txistulariek lagunduta, Ziordiko mugan dagoen iturrira gerturatzen dira eta iluntzeraino luzatzen diren bazkari eta meriendetan parte hartzen dute. Tradizio handiko festa dugu hau, oso aspalditik antolatzen baita.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba
Cambiar mi consentimiento
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.